Ia 100.000 ikustaldi ditu dagoeneko Klika Korrika bideoklipak YouTuben. Eta ia 200 iruzkin ere bai. Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furiak egin dute elkarlanean. Muguruza bera arduratu da zuzendaritza artistikoaz, eta hirurek hartu dute parte grabaketetan. Ikus-entzuleen artean denetariko iritziak piztu ditu lanak, estiloaren inguruan. "Ze demontre da hau? Trap euskaraz?", galdetu du batek, esaterako. Antzeko iruzkinak nagusitu dira kanal horretan.
Euskaldun askorentzat estilo berritzailea ekarri du, antza. Goraipatu egin dute hori batzuek, beste zenbaiti ez die hainbeste grazia egin. Fermin Muguruzak berak, txio bat ere jarri du erreakzio horien inguruan.
1985: aizkolari bat azalean? Ska? Ze putamierda!
— Fermin Muguruza (@muguruzafm) 2018(e)ko azaroaren 30(a)
1986: El estado de las cosas, ze putamierda, aurrekoa bai ona!
1988: Kolpez Kolpe euskeraz bakarrik? Ze putamierda!
1990: Negu Gorriak? Ze putamierda, Kortatu hori bai ona.
Ta horrela 2018a arte, nire, zure, gure erritmora! #Klika
Zerbait piztu duela, behintzat, ukaezina da. Batzuek Muguruzak aurez egindako lanak ekarri dituzte gogora.
Euskal planeta ari da dantzan#klika#klika
— U M (@umendita) 2018(e)ko azaroaren 30(a)
Betikoak ari dira guri sermoika#klika#klika
Euskaraz egingo diet zirika#klika#klika
🙈
🙉
🙊
Medo, pánico, terror e que lle tenen a un planeta vasco.Txangurro heberia que facer co cerebro e o subconscient de alguns.#borreroak25urtepic.twitter.com/zRbVOEDkrt
Egun bakarrean ia 100.000 ikustaldi izatea ez da, ordea, noiznahi lortzen den marka. Hain zuzen, alde hori modu baikorrean nabarmendu dute hainbatek.
Uste dut #korrika21 eko #klika kantuarekin sutan daudenak mila ekimenetarako egindako mila kantu tronpeteroekin haserretzen ez ziren berberak direla. Izorratu zuek behin bada ere! 😂😂😂
— Mikel Alvarez (@theindezents) 2018(e)ko azaroaren 30(a)
Aurtengo #korrika-ren #klika kantuaren polemikarekin gure Rosalia propioa izatea lortu dugu. Zorionak!
— Kattalin Miner (@MKattalin) 2018(e)ko azaroaren 30(a)
Korrika bera datorren apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta, 11 egunez Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ondoren, Gasteizen amaituko da, hilaren 14an. Hura prestatzeko lanetan ari dira buru-belarri AEK-koak. Dagoeneko zabalik dago laguntzaile izateko aukera, eta herriz herri ere hasiak dira batzordeak sortzen.