Komunikazioa

'Egunkaria'-ren itxierari buruzko mahai ingurua gaur, 12:00etan, 'Berria.info'-n

Iñaki Petxarromanek aurkeztuko du saioa, eta Martxelo Otamendi, Lorea Agirre eta Iñaki Uria ariko dira solasean

Erredakzioa
Donostia
2013ko otsailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraz hitz egiteko, mahai inguru bat antolatu du gaurko Berria telebistak. Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariordeak gidatuko du solasaldia, eta honako hauek izango dira mahaiaren bueltan: Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohi eta BERRIAko zuzendaria, Iñaki Uria Egunkaria-ko kontseilari ordezkari ohia eta Lorea Agirre Egunkaria-ko langile ohia. Gezurra ari du, Egunkaria-ren itxieraren kronika liburua idatzi zuen Agirrek. Mahai ingurua zuzenean emitituko du Berria.info-k, 12:00etan, eta gero ere ikusi ahalko da edozein unetan.

Beste bi zuzeneko emanaldi

Berria telebistak beste bi zuzeneko emanaldi eskainiko ditu. Gaur,19:30ean, Martxelo Otamendik hitzaldia emango du Azpeitiko San Agustin kulturgunean, eta zuzenean ikusi ahalko da Berria.info-n. Duela hamar urte gaurko egunez hitzaldia eman zuen Otamendik Azpeitian. Bihar, berriz, zuzenekoa Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik eskainiko dute, 12:00etan. Itxieraren 10. urteurrenaren ekitaldia egingo dute. Ekitaldia irekia izango da. Eta joan ezin dutenek BERRIAren webgunean ikusi ahalko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.