Eguraldiaren aurka Baionan

Zazpi musika taldek kontzertua emango dute Patxa plazan, euriak musikazaleak kikiltzen ez baditu

Sister Simone and the Holy Balls taldea. RAFOTO.
Erredakzioa
2013ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baionan gaur Musikaren Bestaren karietara egitekoak ziren kontzertuetako batzuk bertan behera utzi zituzten atzo, gaurko euria iragarri dutelako. Halere, Patxa plazan egitekoa den kontzertu handiari printzipioz eutsiko ziotela esan zuten atzo antolatzaileek. Gaur goizean hartuko dute azken erabakia.

Baionatik hiru musika talde dira festara batzekoak. Sister Simone & The Holy Ballsda lehena. Bost kidek osatutako Soul-Blues-Rock estiloko musika taldea da, eta CD berriaren aurkezpena egingo dute gaurko jaialdian.

Hondartzako hondakinak musika taldea da parte hartuko duen bigarren talde baionarra, eta Hardcore musika estiloa eskaintzen dute emanaldietan.

Kuma No Motor da hirugarrena. 2012an kaleratu zuten 10 abestiz osaturiko CDa, eta hardcore-punk musika emanaldia eskainiko dute.

Laugarren talde parte hartzailea Degraded izango da. Bordeleko musika taldea da, eta Grindcore eta Crust musika jotzen dute.

Senperearra da bosgarren taldea; Enbata da musika talde honen izena, eta erromeria estiloko musika joko dute gaurko jaialdian.

Azkenik, Barakaldoko Herri Oihua taldeak ere parte hartuko du Musikaren Bestan. Bost kidek osatzen dute musika talde hau,eta rap-metala estiloa joko dute bertaratzen direnentzat.

KONTZERTUA

Non. Baionako Patxa plazan.

Noiz. Gaur, 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.