Komunikazioa

Eguzki Irratiko 'Pasealeku' astelehenean itzuliko da

2011ko irailaren 2a
00:00
Entzun
IRRATIA. Iruñeko Eguzki Irratiak 2011/2012 ikasturteko denboraldi-aurreari hasiera emango dio astelehenean. Egun horretan Pasealeku magazinaren hirugarren denboraldia hasiko da. 11:00etatik 12:00etara zuzenean emango dute, eta errepikapena, 17:00etatik 18:00etara. Pasealeku arduratuko da irratiaren motorrak berotzeaz. Eta aurrerago, urrian, irratiaren «makineria guztia» jarriko dute martxan zuzeneko saio guztiekin. Irratia Internet bidez entzun daiteke, www.eguzki.net webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.