Ostegunean hasiko da Navarpaty 9, azken teknologien eta informatika zaleen topaketa nafarra. Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala 17:00etan izango da. Igandera bitartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko pabiloia topaketaren agertoki bihurtuko da. Lau egunez, tailerrak, lehiaketak eta hitzaldiak izango dira, besteak beste.
512 parte hartzailerentzako lekua prestatu du Nafarroako Informatika Erabiltzaile Elkarteak. Joan nahi duena garaiz dabil, oraindik ez baitituzte postu guztiak bete; euren webgunean (navarparty.org) egin daiteke erreserba. Sartu nahi duenak 12 eta 38 euro bitarteko sarrera ordaindu beharko du: prezioa erabiltzaileek parte hartu nahi duten moduaren eta egunen araberakoa izango da.
Berritasun batzuk
Nafarroako Informatika Erabiltzaile Elkartearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren elkarlanaren ondorioz, berritasun moduan, lan eskaintzak iragarriko dituzte, horretarako jarriko duten taula batean. Hala, langile bila dauden enpresa eta langabezian dauden informatikarien elkartze gunea izango da.
Trukatze mahaia deitu duten ekimena da beste berritasun bat. Gainontzeko parte hartzaileekin trukatu nahi dituzten ordenagailuen piezak, edo jada nahi ez dituztenak uzteko txokoa da. Iaz sortu zen, bat-batean, eta, erabiltzaileen artean izan zuen arrakasta ikusita, egitarauan sartuta bultzatu nahi izan dute.
Ehunka informatika zale elkartuko dira Navarparty jaialdia
NUPeko pabiloian egingo dute topaketa, eta 512 parte hartzailerentzako lekua izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu