Komunikazioa

EITBko karguak %41 gutxitzea adostu du Adiministrazio Kontseiluak

Kontseiluak aho batez adostu du neurria; 800.000 euro baino gehiago aurreztuko dituztela azaldu dute

Erredakzioa
2013ko ekainaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EITBko Administrazio Kontseiluak aho batez adostu du egiturako kargudunak %41 gutxitzea. Aurreko organigrama 129 kargudunek osatzen zuten; aurrerantzean, 75 izango dira gehienez. Modu horretan, gutxienez800.000 euro aurreztuko dituztela azaldu dute.

Administrazio Kontseiluak bidalitako oharraren arabera, goi zuzendaritzaren, zuzendarien eta zuzendariordeen karguak %32 gutxituko dira. Orain arte, 28 kide zituen talde horrek, eta 19 izango ditu aurrerantzean.

Organigramak izango dituen 75 kideetik 23 modu librean aukeratu dituzten zuzendariak dira, eta EITBko lantaldetik kanpo datoz.

Organigrama osatzen duten kideen %70 komunikazio taldeko langile finkoak dira, «ibilbide luzeko profesionalak». Modu librean aukeratutako kargudunen %60 unibertsitatetik datoz; bekadun gisa sartu ziren EITBn, eta modu librean aukeratutako aldi bateko kontratua dute. EITBko zuzendaritza nagusiak iraun bitartean egongo dira lanean.

Organigrama berregituratuta, EITBk Kontu Auzitegiaren eta Administrazio Kontseiluaren aholkuak bete ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.