Ekitaldi xume batekin gogoratu zuten Andoni Areizaga
Antolatzaileen ustez, Altitoy egiten segitzea zen Andoni Areizagari egin ziezaioketen omenaldirik onena, eta igande arratsaldean ekitaldi xumea egin zuten Luz-Saint-Sauverren bertan, lasterketa sortu zuen mendizalearen omenez. «Andoni oso maitatua zen, eta omenaldia hunkigarria izan zen. Andonirentzat eta haren familiarentzat oso garrantzitsua zen Altitoy, eta, horregatik, ondo prestatu nahi genuen proba. Haiek pozik geratu dira, eta gu ere bai», esan du Hernandok hunkituta. Andoni Areizaga 2013ko urriaren 5ean hil zen, errepide istripuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu