EkoBira azoka, azken geltokian

Donostiako Konstituzio plazan izango da kontsumo iraunkorra bultzatzen duen azoka, 10:30ean

Aurreko urteko azokaren postuetako batzuk, Donostian. EKAITZ AGIRRE.
2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
EkoBira azoka iraunkorra ren bigarren aldia da aurtengoa. Ekainaren 2an hasi zuen ibilbidea Gipuzkoako hainbat herritatik zehar; bihar, Donostian izango da azkenekoa, Konstituzio plazan.

Elikaduraren alorrean, energia kontsumoan, aisialdian eta bizitzako beste hainbat eremutan, jarrera iraunkorragoa izateko aukera dagoela erakustea da EkoBira azokaren helburu nagusietako bat. Beste kontsumo era bat posible dela, alegia. Azokak ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa duten produktu eta zerbitzu ekologikoak zabaldu nahi dizkie herritarrei.

10:30ean zabalduko dira postuak. Denetarik aurkitu ahalko da: gozokiak, Idiazabalgo gazta, eztia, arropa ekologikoa, bitxiak, larruzko karterak eta poltsak, eguzki energiaz funtzionatzen duten haur jostailuak, xaboiak, ukenduak, pixoihalak, bizikleta elektrikoak, eta abar. Guztira, 30 postu inguru egongo dira herritarren eskura. Gainera, aurtengo azokak berrikuntza batzuk ere baditu. Egun osoan, iraunkortasunerako ona den bizimodu bat nola egin azaltzen duten tailer eta hitzaldiak egongo dira; taberna ekologiko bat ere izango da, baita bigarren eskuko salmentarako eremu bat ere.

EkoBira azokan produkturen bat erosten dutenenei, zenbaki bat emango diete, egunaren bukaeran Kutxa Ekogunean egingo den zozketan parte hartzeko.

EKOBIRA AZOKA

Gaur, 10:30ean. Kontsumo iraunkorraren aldeko azoka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.