Elena Arzak, munduko emakume sukaldari onena izateko hautagai

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Astelehenean munduko emakume sukaldari onena izenda dezakete Elena Arzak San Pellegrino sarietan. Restaurant Magazine elkarteak, munduko 50 sukaldaririk onenen zerrenda osatzen duenak, sari bat sortu du aurten emakume sukaldarientzat. Hiru hautagai daude: Nadia Santini (Dal Pescatore), Anne-Sophie Pic (Maiçon Pic) eta Elena Arzak bera, Arzak etxekoa. San Pellegrino zerrenda nagusia hilaren 18an ezagutaraziko dute, baina munduko emakume sukaldaririk onenaren saria astelehen honetan jakinaraziko dute. Saria datorren asteko galan jasoko du irabazleak.

Arzak aita-alabek protagonismo handia izan dezakete aurtengo San Pellegrino sarien galan, Juan Mari Arzak bera jartzen baitute askok Ibilbide osoaren sarirako hautagai irmoena. Euskaldunak ez dira faltako zerrendan, nolanahi ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.