Elena Irureta 'Asko maite zaitut' saioaren itzuleran
ZUMAIA. ETB1ek Asko maite zaitut saioaren bigarren denboraldiko lehen atala emango du bihar, eta omendua Elena Irureta aktorea izango da. Telmo Irureta iloba ariko da bultzatzaile, eta tartean azalduko dira Aizpea Goenaga eta Loli Astoreka. Datozen asteetan, besteak beste, Jose Luis Korta, Markel Irizar eta Maider Unda izango dira protagonistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu