Elikadura estrategiaz

Elikadura estrategietan emakumeen garrantzia azaltzen du Donostiako Kristinaeneako erakusketak

Elikadura estrategietan emakumeek betetzen duten rola aztertzen du erakusketak . CRISTINA ENEA FUNDAZIOA.
Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elikadura subiranotasuna ezin gauza daiteke emakumeak protagonistatzat hartzen ez badira. Horixe da Kristinaenea fundazioak gaur inauguratuko duen erakusketaren funtsa. Euskadi-Cuba elkarteak eta Bizkaiko EHNE erakundeak elkarlanean egindako erakusketa da Emakumeak. Elikadura-subiranotasunaren protagonistak.

Elikaduraren alorrean kubatarren eta euskal herritarrenbizipenak jasotzen ditu erakusketak, eta justizian eta berdintasunean oinarritutako elikadura subiranotasunaren aldeko apustua da.

Herritar guztien elikatzeko eskubidea bermatuko duen elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko politikak eta estrategia propio eta iraunkorrak definitzean datza elikadura subiranotasuna. Ekoizle txiki eta ertainak oinarri dira elikadura estrategia horietan. Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak ekoitzi eta produktu horiek merkaturatzeko estrategiak landu dituzte Nekazari Txikien Elkarte Nazionalak (ANAP) eta Bizkaiko EHNE erakundeak, bai Kuban eta bai Euskal Herrian. Bitartekariak murrizten dira, eta nekazarien, arrantzaleen eta indigenen ohitura aniztasunak errespetatzen dira horrela. Erakusketan ikus daitekeenez, emakumeek funtsezko eginkizuna dute ekintza horietan guztietan.

Josu Trueba eta Pau Collen argazki dokumentalek osatzen dute erakusketa. Gaurtik aurrera ikusi ahal izango da, Kristinaenea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.