ELIKADURA. Limoizko krema tarta

Iker Markinez.
2010eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Gozoa prestatzen hasteko, lau arrautza gorringoak eta bi arraultza osoak ondo irabiatu azukrearekin batera katilu batean bost minutuz, eskuz edo makina baten laguntzaz. Ondoren, irina gehitu eta ondo nahastu arte bizi-bizi eragin.

Lapiko batean esnea irakiten jarri, eta irakitean, aurreko nahasketa lapikora gehitu. Bost bat minutuz irakin, eta etengabe nahastu, itsats ez dadin. Honela krema goxo bat aterako zaigu.

Lapikoa sutatik kendu, birrindutako 2 limoien azalak gehitu eta ongi nahastu.

Tartak egiteko egokia den ontzi batean ore hautsia edo hostorea azpian jarri, eta limoizko krema bertara isuriko dugu.

Labea berotzen jarri 180 graduan. Beroa dagoenean, tarta sartu, eta 30 minutuz labean eduki. Denbora horretan, tartaren oinarria ondo egosiko da barrutik, eta tartaren gainaldeak ere urre kolore polita hartuko du. Atera ostean, hozten utzi, eta jateko prest izango dugu etxeko gozo goxoa.

OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Hostorezko oinarria edo ore hautsiko oinarria

4 arrautza gorringo

2 arrautza oso

125 gramo azukre

50 gramo irin

Litro erdi baserriko esne

2 limoi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.