Elkartasun tximeleta-efektua

Azaleko gaixotasun sendagaitz bat duen 10 urteko mutiko bati laguntzeko jaialdia, Zumarraga-Urretxun

Markel Lopez haurrak tratamendu garestia behar du. ANDER KEREJETA.
Erredakzioa
2011ko ekainaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Markel du izena, eta aurki 11 urte beteko ditu. Ez dira urte errazak izan mutikoarentzat, tximeleta azala deituriko gaitza baitu (epidermolisis bullosa). Sintomak arintzeko tratamendu garestia behar du, eta, horretan laguntzeko, jaialdi bat antolatu dute gaztetxean.

Ikutzeak nahikoa du Markel Lopezen azalak zartatzeko eta zauritzeko. Gutxitan gertatzen den gaitza da, genetikoa, eta oraingoz ez du sendabiderik. Haurraren bizitza baldintzatu egiten du, ordea. «Erakundeek gutxi egiten dute», salatu dute antolatzaileek, «eta, gainera, Markeli ongi zetorkion tratamendua ikertzeari utzi egin diote». Urtero hainbat ebakuntza egin behar izaten dizkiote, Euskal Herritik kanpo, eta etxea ere ez dauka oraindik egokituta.

Gaur, 18:00etan, batukada batek alaituko ditu Urretxuko kaleak (Gipuzkoa). 22:00etan, kontzertua hasiko da, gaztetxe ondoan horretarako jarri duten estalpean. Horretan, Markelen inguruan eginiko dokumental laburra erakutsiko dute. Ondoren, Zea Mays, Betagarri, Willis Drummond, Ze Esatek! eta Sermond's taldeek hartuko dute oholtza.

Igandean, berriz, haurrentzako antzerkia taularatuko du El Tenderete taldeak, 17:00etan: Hartz gozozalea.

'ELKARTASUNA AZALERATUZ' JAIALDIA

Noiz. Gaur, 18:00etatik aurrera. Bihar, 17:00etan.

Non. Zumarraga-Urretxuko gaztetxearen ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.