Emakumeen jaia Guardetxean

Emazteek emazteentzat sorturiko artea, dantza, antzerkia eta literatura ikusi ahalko dira Donostian

Sleepwalk Collective taldearen As the Flames Rose We Danced to the Sirens, the Sirens antzezlana. MIGUEL GIL.
Erredakzioa
2013ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Martxoaren 8aren harira, emakumeen jaia antolatu dute gaurko, Donostiako Guardetxean. Erakusketa, antzerkia, ipuinak, dantza, akrobazia eta musika emanaldiak izango dira, 18:00etan hasita.

Erakusketa batekin hasiko da jaialdia. Mari Pepa Martin, Idoia Beratarbide, Itsaso Petrikorena, Rebecca Wilkinson, Maria de Bernardo eta Priscila Arandiga Gilen artistek euren lanak jarriko dituzte. Ondoren, Amaia Navascuesek eta Maite Zabaletak Ivy Sullivan lana aurkeztuko dute. Lau dantzari gonbidatu dituzte.

Se acabaron las perdices ipuina irakurriko dute ondoren. Guardetxeko literatura sortzeko taldeak osatu du testua, eta Derepente taldearen bideo animazio batekin emango dute. Haurren ipuin klasikoetan agertzen diren emakumeen arketipoen inguruko hausnarketa da.

Ipuinaren ondoren, Pachamama/Amalurra akrobazia ikuskizuna taularatuko dute Camila Orellanak eta Irati Arteagak. Gero, Izaskun Lapazak Periodos dantza garaikide egingo du.

21:30ean, As the Flames Rose We Danced to the Sirens, the Sirens antzezlana taularatuko du Sleepwalk Collective taldeko Iria Solano Aranak. Buen Salvaje disko jartzailearen saioarekin amaituko da jaia.

EMAKUMEEN EGUNA

Noiz. Gaur, 18:00etan hasita.

Non. Guardetxean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.