Pharrel Williamsen Happy kantuaren bertsioa estreinatuko du gaur Gaztea irratiak, bideoklipa eta guzti. Bideokliparekin irratiaren entzuleak omendu nahi dituzte, Gaztearen 24.urteurrenaren harira. Horrela, azken hilabetean jasotako entzuleen argazkiekin mosaiko moduko bat egingo dute, eta bideoklipena erakutsi. Gaztearen webgunean dago ikusgai ikus-entzunezkoa gaurtik.
Entzuleen argazkiekin ez ezik, irrati esatarienekin eta artistenekin ere osatuko dute bideoklipa. Fermin Muguruzak, La Oreja de Van Goghek, Doctor Deseok, Governorsek, Laurobak eta Enkorek parte hartu dute, besteak beste, Gaztearen egitasmoan.
Azkenaldian beste hainbat egitasmo jarri ditu martxan irratiak. Esaterako, esatariak aukeratzeko hautatze proba abiatu du. Apirilaren 6ra bitartean dago aukera hautagaitza bidaltzeko. Bestetik, XXIII. Maketa Lehiaketa antolatu berri dute. Maiatzaren 16an egingo dute finala Bilborock aretoan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gehien entzuten den musikairratia da Gaztea. Cies etxearen abenduko neurketaren arabera, 127.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera.
Komunikazioa
Entzuleak omenduz ospatuko du gaur Gazteak 24. urteurrena
'Happy' abestiaren bertsioa estreinatuko dute, entzuleen argazkiekin osatutako bideokliparekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu