Azoka

Erdi Arora itzuliko da Arabako hiriburua

2016ko irailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erdi Aroko azoka antolatuko dute Gasteizen, gaur eta bihar; Arabako hiriburua iparraren eta hegoaren arteko bidegurutze izan zen garaira itzuliko da. Azokako postuak Alde Zaharrean jarriko dituzte. Orduko kanpamentua eraikiko dute, berriz, Etxanobetarren etxeko lorategian. Bertan, orduko bizimodu eta ohiturak antzeztuko dituzte, eta antzinako lantegiak ikusgai izango dira. Ikuskizunak eta azoka 11:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 22:00ak arte antolatu dituzte.

Erdi Aroko XV. azoka



Gaur eta bihar, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.