Emakume perfektuaren eta haren balioen inguruan gogoeta egitea proposatzen du Josune Monton aktoreak King Kong neska antzezlanean. Gizarteak ezarritako eredua zapuztu nahi du, eta «emakume okerra» izatea aldarrikatu. Virginie Despentes idazlearen King Kong Teoria liburuaren hitzaurrean oinarrituta, bakarrizketa umoretsu bat prestatu du Montonek. Gaur Arrasaten (Gipuzkoa) eskainiko du saioa, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian. Emanaldia euskaraz izango da.
Bortxaketa, prostituzioa eta pornografia jorratzen ditu King Kong neska lanak. «Itsusien aldean» jartzen da aktorea, eta uko egiten dio gizarteak ezarritako ereduari. Haren ustetan, «emakumeak gaztea, ederra eta limurtzailea izan behar du, baina ez puta». Bereziki emakumeei zuzenduta badago ere, gizonezkoentzat ere balio du, haien artean ere eredu perfektua existitzen delako. Azken finean, eredu horri jarraitu ezin dioten edo jarraitu nahi ez diotenei begira egindako lan bat da.
Despentesen testuan aldaketa gutxi egin ditu Montonek, «idazkerarengatik oso egokia» baitzen. Iñaki Segurolaren laguntza izan du testua euskarara itzultzeko.
Emakume Txokoak antolatu duen Emakumeak Eszenan antzerki zikloaren barruan ikusi ahal izango da antzezlana.
'KING KONG NESKA'
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Arrasaten (Gipuzkoa), Kulturate aretoan.
Ereduak apurtzeko, umorea
'King Kong Teoria' liburuaren hitzaurrean oinarritutako lan bat antzeztuko du Josune Montonek Arrasaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu