Komunikazioa

Erik Izraelewicz 'Le Monde'-ko zuzendaria hil da, bihotzekoak jota

Kazetaria ekonomian aditua zen; 'Les Echos' eta 'Le Tribune' egunkarien zuzendaria izan zen hainbat urtez

Erik Izraelewicz. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko azaroaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Le Monde egunkariko zuzendari Erik Izraelewicz herenegun hil zen, 58 urterekin, bihotzekoak jota. Astelehen arratsaldean ondoezik jarri zen, eta ospitaleratu egin zuten. Handik ordu batzuetara hil zen.

Kazetaritzan eta Komertzio Ganberan diplomatuta, Izraelewiczek kazetaritza ekonomikoan egin zituen urte gehienak. 80ko hamarkadan La Tribune egunkari ekonomikoaren sorreran parte hartu zuen. 1986an Le Monde-ko Ekonomia Sailean hasi zen, eta handik hiru urtera sail horretako arduradun izendatu zuten. 2000. urtean Le Monde utzi zuen, Les Echos egunkari ekonomikora joateko. Handik urte batzuetara La Tribune-ra itzuli zen, zuzendari lanak betetzera.

Iazko otsailean izendatu zuten Izraelewicz Le Monde-ko zuzendari, jabe berriak enpresara heldu ostean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.