'Erlauntza' filmatzeko lanak bukatu dituzte

ZINEMA. Ostiralean amaitu zituzten Erlauntza-ren filmaketa lanak, Gamiz-Fikan (Bizkaia), Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Tentazioa eta Acronica dira ekoizleak, eta Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo eta Itziar Atienza aktoreak. Bostak aritu dira bi urtez Kepa Errastik idatzitako izen bereko lana antzokietan ematen, arrakasta handiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu