Saiheski bat lau zatitan eginda.
2 baratxuri ale.
4 dezilitro ur.
Eusko labeleko eztia, dezilitro bat.
Tipula bat, porru bat, azenario bat.
2 dezilitro olio.
Gatz larria.
Idiazabalgo gazta, garbia, azalik gabe, 200 gramo.
2 dezilitro oliba olio.
100 gramo intxaur.
Esneko bildotsa Idiazabalgo gazta gainean, ezti zukuarekin eta intxaur olioarekin
Labea aldez aurretik berotu 200 gradutan, eta arkumea sartu, olioarekin, gatzarekin eta barazki zatituekin.Hamar minutu igaro ondoren, labeko tenperatura 170 gradura jaitsi, eta ur eta ezti nahasketarekin estali dena. Brotxa batekin egingo dugu, hiru txandatan, ondorengo 35-45 minutuan.
Labetik atera eta erretzean atera zaion zuku guztia iragazi.
Gaztarekin tako angeluzuzenak egin, eta itsasten ez den zartagin batean frijitu, olio tanta batekin pixka bat. Bere horretan utzi.
Labean pixka bat xigortu intxaurrak, eta oliba olioarekin birrindu. Iragazi, beharrezkoa izanez gero.
Platerean jartzeko, saiheskia zatiturik Idiazabal takoaren gainean jarri, eztitan erretzean atera zaion kutsuarekin estali, eta intxaur-olioarekin apaindu.