Errota martxan duten herriek txandaka antolatzen dute Errota Eguna Nafarroan. Aurten, Urdazubiri egokitu zaio festa antolatzea. Hala, herriko errota doan ikusteko bisitak egingo dituzte goiz osoan. Herrira biltzen direnek, gainera, beste ekitaldi batzuez gozatu ahal izango dira goizean. 10:00etan, eskulangintza azoka jarriko dute, eta taloak ere probatu ahal izango dira. Musika ere ez da faltako herria girotzeko. 13:00etan, berriz, jaia antolatzeko lekukoa emango diote Amaiurko errotari. Goiza ondo bukatzeko, bazkari berezi bat prestatu dute.
Errota Eguna
Gaur, Urdazubin (Nafarroa), 10:00etatik aurrera .
Jaialdia
Errota doan bisitatzeko aukera

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu