Esan Erran irratia martxan da, urte eta erdiren ostean
LANTZ. 2017ko udatik emisiorik gabe egon da Basaburuko (Nafarroa) Esan Erran irratia. Baina Amezti.eus webgunea sortuta, eta langileen ahaleginari esker, emankizunak berreskuratuko dituzte. Etzi saio berezi bat egingo dute Lantzeko inauterietatik. Eta, asteartetik aurrera, magazin bat egingo dute egunero, 10:00etan. Arrosa sareko saioekin osatuko dute programazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu