Eskola 2.0, eramangarriak eskolan geldituko dira

2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskola 2.0 ekimenaren barruan, hainbat ordenagailu eramangarri banatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskoletan. Hasiera batean, bazirudien bosgarren mailako ikasle bakoitza bere eramangarriaren jabe izango zela eta bere lanerako tresna gisa, etxera eraman ahal izango zuela.

Berriki, Eusko Jaurlaritzak, eramangarri horien erabilera arautu du. Aurreikusita ez dagoen softwarerik ezin izango da instalatu Hezkuntza Sailaren Informatika Zerbitzuen baimenik gabe. Eramangarriaren jabetza Jaurlaritzarena da, eta ikastetxean erabiliko da. Ikasleak eramangarria etxera eraman nahi badu, bere tutoreak ikastetxeari luzatu beharko dio eskakizuna, eta ikastetxeak berak onartu beharko du eskaria. Azkenik, ikasleak ezin izango du oporraldian eramangarria berarekin eraman.

Eramangarri horiek eskolan geldituko direnez, bada esaten duenik eramangarriak baino mahaigaineko ordenagailuak aukera hobea liratekeela; merkeagoak dira eta iraupen luzeagoa izaten dute.

Eramangarrien aitzakian ere, ikastetxeetan sortu ziren wifi sareen beharra ere kolokan jarri da.

Ebazpenaren testu osoa hemen: https://posta.irakasle.net/publico/Resolucion_Eskola_Publicos_c.pdf
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.