Ostiral Astronomikoa egingo dute, hilabetero legez, Aranzadi Zientzia Elkarteak Zorroagan duen egoitzan (Donostia), gaur, 19:30ean. Apolo 11 misioko gizakiak ilargira iritsi zirenekoa gogoratu, Mesopotamiako konstelazioez hitz egin, abuztuko zeruari begiratu bat eman eta Rosetta zundaren egoeraz eztabaidatuko dute. Gainera, irrati-teleskopioa zer den azalduko dute, eta irrati uhinen bidez zeruko gorputzak nola detektatu eta interpretatzen dituen ikertuko. Zientziaz eta espazioaz gehiago ikasi nahi duenarentzat, aukera paregabea.
Ostiral astronomikoa
Gaur, 19:30ean, Aranzadi Zientzia Elkarteak Zorroagan duen egoitzan, Donostian.
Astronomia
Espaziorako bidaia Ikasbide
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu