Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu ostean, bihar Mur-Mur dokumentala ikusteko beste aukera bat izango da Gipuzkoako hiriburuan.
Martuteneko espetxean bizi izandako sufrikariotik irten diren hainbat lagunen gertuko testigantzak entzuten dira Juanmi Gutierrezen lanean. Zamaz motxila kargatuta daraman pertsonari laguntzen saiatzen dira pertsona anonimoak. Loiola Etxeko kideak dira horietako batzuk, Arrats elkartekoak beste batzuk, baita Salhaketakoak ere. Espetxeen zentzugabekeria ageri da Zazpi t'erdi ekoizpen etxeak egindako dokumentalean. Eta bertan gizarteratze lanean sakontzen da.
Halaber, Mur-Mur lan hunkigarrian Euskal Herrian eraikitzen ari diren makroespetxeen atzean dauden interes ekonomikoak azaleratzen dira.
Sei preso sozialen ahotik belarrira esandakoak jasotzen ditu dokumentalak. Murmurrak ahopean, xuxurlatuz egiten diren aitorpenei egiten die erreferentzia, esperientzia mingarriak ekartzen baitituzte gogora. Xuxurlatze horien bigarren alde edo ikuspuntuak preso komunen ikusezintasuna ekartzen du gogora.
Dokumentalean entzuten diren testigantzak euskaraz eta gaztelaniaz daude. 80 minutuko iraupena du.
'MUR-MUR' DOKUMENTALA
Noiz. Bihar, 19:30ea.
Non. Donostian, Arrasate kaleko aretoan. Kresala zinekluba.
Espetxeen zentzugabekeria
Juanmi Gutierrez zuzendariaren 'Mur-Mur' dokumentala emango dute bihar, Donostian

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu