Tailerrak
Estalagmita eta estalaktita artean
Ikaburuko Lezearen Eguna egingo dute etzi Urdazubin. 10:00etan hasiko dira ekitaldiak, artisau azokarekin. Egun osorako umeentzako hainbat tailer antolatu dituzte: 11:00etan, labar pintura eta zeramikarena; eta 15:00etan, berriz, txalapartarena. Bukatzeko, 17:00etan, artisau otzara zozkatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu