Komunikazioa

Estitxu Eizagirre izango da 'Argia'-ko zuzendaria irailetik aurrera

Xabier Letonak erreleboa ematea erabaki du: «Haize berriak ezinbestekoak dira goi arduretan»

Adrian Garcia.
2013ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Irailetik aurrera, Estitxu Eizagirre izango da Argia astekariko zuzendaria. Xabier Letonaren lekukoa hartuko du Eizagirrek. 2002an izendatu zuten Letona arrasatearra Argia-ko zuzendari. «Dozena bat urte daramatzat zuzendari lanean, eta iruditzen zait horrelako postu batean egoteko nahikoa dela», azaldu dio Letonak BERRIAri. «Haize berriak ezinbestekoak dira goi mailako karguetan. Indar berriak eta ideia berriak behar dira».

Hogei urte zituelarik hasi zen Eizagirre Argia-n lanean, kolaboratzaile gisa lehenbizi. Itziar ahizpa bikiarekin batera, aldizkariko Pertsonaia elkarrizketa saila abiarazi zuten, eta, 2003an, Rikardo Arregi saria eman zieten elkarrizketa horiengatik. Orain hamabi urte hasi zen denbora osoz erredakzioan lanean, eta, egun, erredaktoreburu da.

«Xabierren jarrera nabarmendu nahi nuke», azaldu du Eizagirrek. «Gauzak ondo doazenean erreleboa ematea erabaki du, momenturik onenean. Taldea oso sendo dago; talde heldua da. Krisiak denok astintzen gaitu, baina guretzat egoera ezaguna da. Interneteko eta papererako edukiek oinarri bat dute; badakigu nora joan nahi dugun».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.