ETB . Donostia eta Azpeitiko danborradak

Bihar eta etzi Gipuzkoako hiriburuko danborradak emango dituzte zuzenean ETB1 katean

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Telebistako lehenengo katean, Donostiako eta Azpeitiko danborradak emango dituzte zuzenean bihar gauean. Emanaldia 23:30ean hasiko da, Gipuzkoako hiriburuko Konstituzio plazatik. Bandera igoz hasiko da festa, Sarriegiren martxaren doinuak lagun dituztela. Saio berezi horretan, Azpeitiko danborradarekin ere bat egingo dute. Donostiako danborradaren berri Imanol Artolak emango du, eta Azpeitian Aitor Elduaien izango da.

Haur danborrada

Asteartean haurren txanda izango da, eta etzi ETB1ek emanaldi berezia egingo du, 11:45ean hasita. Imanol Artola Donostiako kale nagusietan ibiliko da batera eta bestera, haur danborradako protagonistekin. ETBren kamerek hainbat ikastetxetako haurrei jarraituko diete ibilbide osoan.

Azkenik, 23:20an, bandera nola jaisten duten ikusteko aukera ere izango dute ETB1en ikus-entzuleek. Konstituzio plazan, Union Artesana elkarte zaharrenaren danborradak agur egingo dio San Sebastian egunari hurrengo urtera arte.Bestetik, 23:00etan, ETB1eko Euskal Herria: lau haizeetara saioak Donostialdeko atala eskainiko du. 00:45ean, Deba eta Urola haranetakoa izango da.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.