ETB1ek 'Amama' filma emango du gaur gauean

2017ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Asier Altuna zinemagilearen Amama filma emitituko du gaur ETB1 kateak Zinez saioaren barne, 22:20ean. Pelikula Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, 2015. urtean, Sail Ofizialean, eta Irizar saria irabazi zuen. Hiriaren eta baserriaren arteko gatazka, eta bi belaunaldiren artekoa, jasotzen da zintan. Kandido Uranga, Iraia Elias eta Klara Badiola dira aktoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.