ETB3k marrazki bizidun berriak emango ditu Aste Santuan

urtzi urkizu
2021eko martxoaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETB3 kateak Aste Santuko programazio berezia eskainiko du astelehenetik aurrera. Berrikuntzen artean, Hau da Joey marrazki bizidunetako saio berria ikusi ahalko da, 15:20ean. 3 ene kantak programak, bestalde, ordutegia aldatuko du datozen bi asteetan: 09:30ean eta 20:00etan emango dute. Ohiko moduan, zorion agurrak 14:00etan izango dira.

Datozen bi asteetan, halaber, animaziozko filmak emango ditu ETB3k egunero, 15:45ean. Zinten artean, hiru estreinaldi egongo dira: Niko 2, anaia txikia arazo handia, apirilaren 1ean; Valhallako kondaira: Thor, apirilaren 2an; eta Yoko, apirilaren 3an. Beste film hauek emango dituzte datozen egunetan: Igelen erresuma, Nur eta herensugearen tenplua, Sagu eta Pagu, Ardiak eta otsoak, Hotel Transilvania 2, Albert, Koko dragoi txikia, Axel heroi txikia, Alfonbra magikoa eta Itsasontziak erreskatean.

Filmen ostean, arratsaldero Itsasdun heroiak: animalien detektibeak marrazkiak emango ditu ETB3k. Eta beste marrazki hauek ere ikusi ahalko dira: Blinky Billen abenturak, Kiddetak, George oihanekoa, Gormiti eta Roger.

Saio eta marrazki bizidun horiek guztiak 3 Klubaren euskarri digitalean ere izango dira ikusgai, webgunean eta aplikazioan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.