Hondarribia

«Etorkizuna zaila den arren, aurrera egin behar dugu»

Mikel Mariskal. G. GARAIALDE / ARP.
2013ko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Larunbatean Zertarako Hegoak antzezlana izango da Hondarribian, eta Mikel Mariskal (Hondarribia, 1960) da antolatze lanetan dabiltzanetako bat.

BERRIAk 10 urte beteko ditu ekainean, zein balorazio egiten duzu?

Egunero gosaltzen dut BERRIArekin, eta niretzat ezinbesteko tresna da informatuta egoteko.

Zure ustez, zergatik da berezia urteurren hau?

Gertatutako guztiaren ondoren, hamar urte irautea ez da gutxi. BERRIA jasotzen dutenek proiektu horrekin inplikazio maila jakin bat daukatela uste dut, eta alde horretatik, horregatik jarraitzen duela proiektuak aurrera.

Eta aurrera begira, nola ikusten duzu etorkizuna?

Hedabide guztiena bezala, zaila, baina ezinbestekoa da BERRIAk aurrera egitea. Ez dago beste aukerarik: aurrera egin behar dugu; ohituta gaude horrelakoetara.

Zein eratara kontsumitzen duzu BERRIA?

Papereko edizioari atxikimendu handia diot, paperean irakurtzera ohituta bainago. Goizean goiz jasotzen dut buzoian, eta hori aprobetxatuz, gosaltzen dudan bitartean irakurtzen ditut eguneko albisteak. Egunean, edizio digitalari ere hainbatetan ematen diot gainbegiratu bat.

Zein da egunkaritik gehien gustatzen zaizun atala?

Lehenengo orriak beti irakurtzen ditut, artikuluak, iritziak, Euskal Herriko informazioa... Kultur arloan lan egiten dut, Lankun; beraz, kulturako orriak ere beti irakurtzen ditut, sail txukuna egiten dute.

Eta edizio digitaletik?

Goizean paperekoa irakurtzen dudanez, gehienbat azken orduko albisteak ezagutzeko erabiltzen dut edizio digitala.

Zergatik dira garrantzitsuak euskarazko hedabideak?

Besteak beste, ni euskalduna naizen heinean, ez daukat beste hedabiderik informazioa egunero nire hizkuntzan emango didanik.

Zein harrera esango zenuke dutela BERRIAk eta Hitzek Hondarribian, eta eskualdean?

Tamalez, ez du nik nahiko nukeen adina zabalpen. Txingudi eskualdean, agian, Hitzek presentzia handiagoa dutela esango nuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.