BIHAR BERRIAN

Etxe bat, norberarena?

Krisiak goitik behera kolpatu ditu jende multzo zaurgarrienak, tartean, gazteak. Lan baldintza prekarioek euren bizitzetan zein eragin duten aztertuko du Bizigiro sailak biharko gehigarrian, emantzipaziotik hasita.

Etxebizitzak saltzeko kartel bat, Donostian. JON URBE / FOKU
Maialen Unanue
2018ko apirilaren 6a
12:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Krisiak herentzian utzitako ondarearen parte bat aletuko dute Felix Arrieta soziologoak, EGK-ko Enplegu eta Etxebizitza teknikari Jon Bergaretxek eta Aitzinako Etxebizitza lantaldeko Hegoa Bañosek. Alokairua edo jabetza izaten dira etxe bat hartzeko aukera nagusiak, baina badira bestelako ereduak ere: zentzu horretan, Donostian sortu duten Abaraska proiektuko Nahiko Arraizak azalduko du etxebizitza kolaboratiboak zertan diren, eta nola planteatzen duten jabetza eredu berri bat, kolektiboa izango dena.

Bestelako gaiak ere landuko ditu Bizigiro-k biharko egunkarian. Batetik, Mendiak eta Herriak elkarteak udazkenean egingo duen espedizio baten berri emango du: hizkuntza eta mendia ardatz, Euskal Herriko hamabost gazte eta hamar sherpa gazte elkartuko dituzte Everest inguruan trekking egiteko eta Felipe Uriarte izango dute gidari. Bestetik, Gontzal Agote zinema kritikariak Franck Gastambideren Taxi 5 pelikulaz hitz egingo du zinema orrian.

Astebururako proposamenak ere ez dira faltako gehigarrian: Gernikako (Bizkaia) Bakearen Museoak 20. urteurrena du, eta bonbardaketa aurretik herria nolakoa zen irudikatuko dute, 11:30etik aurrera. Ez dute "betiko" birsortze bat egin nahi, baizik eta "atzeragoardian eguneroko bizitza nolakoa zen" islatu nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.