Etxebizitzetatik bizitzera

Kim Ki-duk zuzendariaren 'Bin-Jip' filma ikusi ahal izango da gaur Bilboko Fnac aretoan, 18:00etan

Lee Seung-yeon da Bin-Jip filmeko aktoreetako bat. BERRIA.
Maite Alustiza.
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Etxe bat hutsik; hartuta gero; eta berriro ere hutsik. Hara eta hona dabil norbait. Hara eta hona bakarrik, Sun-hwarekin topo egin arte. Elkarrizketa gutxi, baina komunikazio handia. Puzzlea osatzeko falta diren piezak aurkitzeko aukera dago gaur, Bilboko Fnac-en: Kim Ki-duk zuzendariaren Bin-Jip filma emango dute, 18:00etan.

Hego Korean 2004. urtean ekoitzitako pelikula da. Kim Ki-duk filmeko zuzendaria izateaz gain, gidoilaria eta muntatzailea ere bada. Drama eta amodioa tartekatzen dituen istorio bat kontatzen du Bin-Jip lanak, Jae Hee (Tae-suk) eta Lee Seung-yeon (Sun-hwa) aktoreen eskutik.

Veneziako (Italia) zinema jaialdian Fipresci saria jaso zuen filmak, baita zuzendaririk onenarena ere. Valladolideko (Espainia) nazioarteko zinemaren astean ere saritu zuten, eta Europako Zinema sarietarako hautagai izan da. Halere, ez da lehen aldia Kim Ki-duken film batek arrakasta lortzen duena. 1996an hasi zuen bere ibilbidea zuzendariak, Parisko kaleetan girotutako Yasaeng dongmul bohoguyeog lanarekin. Geroztik, hamabost bat pelikula ekoitzi ditu; tartean, Samaria (2004), Berlinen zuzendaririk onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazlea. Kim Ki-duken estilo propioa nabari da Bin-Jip filmean ere: erritmo geldia, bisualki gogorrak diren edukiak eta elkarrizketa gutxi eta patxadatsuak.

'BIN-JIP' FILMA

Noiz. Gaur , 18:00etan.

Non. Bilbon, Fnac aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.