Euli-giro liburuari buruz hitz egingo du bihar Uxue Alberdik, Bilboko Bidarte udaltegian, arratsaldeko zortzietan. Iazko urrian kaleratu zuen Euli-giro eleberria. Alberdik kaleratutako hirugarren liburua da. Aurreko biak Aulki bat elurretan ipuin liburua (2007) eta Aulki-jokoa eleberria (2009) dira.
Bederatzi ipuineko sorta da Alberdiren Euli-giro liburua. Bederatzi horietatik bat izan ezik, beste guztiak gaur egun daude girotuak, eta ipuinez ipuin banaka idatzitako piezak dira,oso ezberdinak euren artean. Idazlearen arabera, ipuin guztietan «pisu handia du atmosferak». Ipuin bakoitzak du bere atmosfera berezia, eta bada pertsonaien ezinegon bat denetan. Istorio guztietan pertsonaiek ezaugarri bat partekatzen dute: ez dira lasai ageri. Gatazkan daude istorio bakoitzean, eta erabakiak hartu behar dituzte aldiro. Ezinegona eragiten dieten arazoen aurre egiteko, euliei aurre egiteko bezala, nork bere jarrera dute istorio bakoitzeko pertsonaiek.
Hauek dira Alberdiren liburuko bederatzi istorioak: Dena ez dago gure esku, Opariak, Oreina, Su txikitan, Ezertan lagun diezazuket?, Distopia literarioak, Kamera estenopeikoa, Ondo lo egin eta Preludioa.
'EULI-GIRO' LIBURUARI BURUZKO HITZALDIA
Non. Deustuko Bidarte udaltegian.
Noiz. Bihar, 20:00etan.
'Euli-giro' liburuaz solasean
Uxue Alberdik iaz kaleratutako 'Euli-giro' liburuari buruz hitz egingo du Bilboko Bidarte udaltegian

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu