Euripean ere gogotsu

Urak hartu du Bilbo festetako lehenengo egunetan, baina ez du festarako gogoa ito

2007ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Asteburu bete zaparrada igaro da, baina eguraldi txarrak ez du inor kikildu. Igande goizean urak hartu zuen Euskalgunea. Zirimiritik euri jasara pasatu zen eguerdirako, eta txosnetako barraren ondoan pilatu ziren pasieran zebiltzan guztiak. Zuritotan jardun zuten. Ondo girotu ziren inguruak, eta atertu ostean ere hantxe, lagunartean berbetan konpartsek osatutako txokoan: Hor Dago! Abante, Hau Pittu Hau, Eguzkizaleak, Txori Barrote, Txinbotarrak, Satorrak eta Altza Porrue.

Arratsaldean dantza ikastaroa eman zuten Euskalgunean: hotzari desafio egin eta gorputzari astindu ederra eman zioten haurrek, gazteek eta edadetuek. Iluntzen hasi orduko, berriz, parrandazaleek bete zituzten ibaiertzak. Argitu arte zurrutean. Diana eta txupina entzun orduko alde egin zuten azkenek. Gaueko ordu txikietatik txosnetan lanean ibilitakoek ere bai. Atseden hartu behar bazkarirako.

Urtero legez, herri otordua egin zuten Euskalgunean: indabak, patatak errioxar erara, entsalada, solomoa eta beste jan zituzten. Zenbat konpartsa, hainbeste menu. Bazkalondoa bertsotan aritzeko baliatu zuten hainbat konpartsakidek. Eta behin lapikoak, mahaiak eta aulkiak bilduta, taldekako jolasetan aritu ziren nor baino nor.



EUSKARA SARIA KORRIKARI. Gero, Hau Pittu Hau konpartsara joan ziren. Euskara Saria jaso zuen Korrikak, eta Areatzan bildutako jendeak txaloka agurtu zituen AEK-ko arduradun Edurne Brouard, Alberto Serrano eta Itziar Egibar. Hau Pittu Hau hiru urte daramatza Euskara Saria ematen: Bilbon euskararen alde lanean jardun duten pertsonen eta eragileen izena nabarmentzen du. Eta urtero legez, arratsaldearen joanean euskaltzale ugari batu zen Areatzan euskaraz bizitzeko eta lan egiteko nahia aldarrikatzeko.

Gauean, berriz, kontzertuez gozatzen ibili ziren. Ez bakarrik Euskalguneko konpartsakideek, Ibaiertzean bildutako gazte uholdeak ere ederki gozatu zuen. Baskaf eta Neubatek jo zuten Iparralde agertokian. Hegoalden, berriz, Trikiziok. Eta hurrengo egunetarako egitaraua ere ez da makala. Gaur bertan Naiz Roxak eta Kautak joko dute Txori Barrote txosnaren parean jarritako agertokian (Hegoalde). Eta ordu berean -23:30ean, hain zuzen-, Amaiur ariko da Satorraken alboan (Iparralde agertokia).

Asteazkenean Gosek, SeiUrtek, Lamatumbak eta The Uski's taldeek alaituko dute Euskalgunea. Ostegunean Lur Jotak, Kloratitak, Anestesiak eta Nan Roig eta Roigek. Eta ostiralean, Goloka taldeak. Baina ez gauerdian, 20:00etan baizik. Poteo erraldoia antolatu dute Euskalgunean. Ostirala iritsi aurretik ere izango da zertaz gozatu, ordea.

Gaur bertan umeentzako antzerki saioa emango du Ginol taldeak. Antzezlanaren izena Birusak erasoan da. Euripean parrandan ibilitako bilbotarrei ondo erasoko zieten birusek asteburuan. Umeak, berriz, egunez ibiltzen dira jaietan, eta antzerki saiora gogotsu joango dira. Irri egiteko aukera paregabea izango dute, baina baita gurasoek ere. Arratsaldean, Areatzara joaten direnek, gainera, mus eta igela txapelketetan parte hartu ahal izango dute. Enbidoak eta hordagoak bota eta bota, Hor Dago! Abanteren aurrean.

 

eGITaraua



09:00. Areatza. Gastronomia lehiaketa: patata tortila. Izena ematea.

10:00:Txistularien diana eta txupina.

10:00: Areatza. Xake txapelketa (itsu-itsukoak). Konpartsak.

11:00: Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin.

11:00: Erripako kaia. Haurtxokoa Txikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.

11:00: Itxaropen kaleko pilotalekua. 2007ko Aste Nagusia Pilota Lehiaketa. Promesak: Azkarai-Urkijo / Gomez-Zenarruzabeitia. 1. mailako afizionatuak: J. Beitia-I. Atutxa / A. Beitia-Perez.

11:00: Igela txapelketa. Konpartsak.

12:00: Pergola. Bilbainadak. Gau Pasa.

12:00: Areatzako kioskoa. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.

13:00: Santiago plaza. Bertsolariak: Iratxe Ibarra, Jone Uria, Miren Amuriza, Onintza Enbeita.

13:00: Zazpi Kaleak. Bilbainadak. Bilbotarrak.

11:30: Arriaga plaza. Kale antzerkia. Manic Freak taldearen El pequeño payaso ikuskizuna.

14:30: Areatza. Gastronomia lehiaketako sarien banaketa.

17:00: Areatza. XI. Mus Txapelketa. Konpartsak.

17:00: Erripako kaia. HaurtxokoaTxikigunea. Umeentzako eta gaztetxoentzako jolasak.

17:00: Jaia Conde Aresti egoitzan.

18:00: Zezen-plaza. Abonuko laugarren zezenketa. Ganadutegia: Torrealta. Toreatzaileak: El Fandi, Sebastian Castela eta Alejandro Talavante.

19:00: Plaza Barria. Euskal dantzak. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Gaztedi (Santutxu-Bilbao).

19:00: Bailen kalea. Umeentzako antzerkia. Upo, Topotin ta Bartolinaren Tronpeta magikoa lana.

19:00: Areatza. Pop rock musikaren 22. erakustaldia (Sustrai beltza). Usquaire, Gora Japon, The Reverendos.

20:00: Plaza Barria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Erromeria eta larrain-dantza.

20:15: Gizakunde eliza. The Saraband Consort.

20:30: Arriaga plaza. Zezensuzkoa.

21:00: Pergola. Guateque Band Orkestra.

21:00: Bilborock aretoa. Umore antzerkia. Leo Bassi. La revelacion lana.

21:15: Arriaga plaza. Kaleko antzerkia. Phare Pon Leu Selpak Cirk. De 4 a 5 lana.

22:30: Suen erakustaldia. Pirotecnia Peñarroja SM (Castello).

23:00: Areatza. Berbena. Jamaica Orkestra.

23:00: Pergola. Mariachi Cantares de Guanajuato eta Guateque Band Orkestrarekin.

23:30: Abandoibarra. Oskorri eta Bilbao Musika Banda.

24:00: Plaza Barria. Karidadeko Benta.

24:00: Botika Zaharra. Tote King, Violadores del Verso.

24:00: Bilborock aretoa. Umore antzerkia. Leo Bassi. La revelación.

01:00: Arriaga plazan Kale antzerkia. La Pez taldearen La danza que nos pario ikuskizuna.

02:00: Areatza plazan Berbena. Jamaica Orkestrarekin.



Konpartsak

09:00. Gastronomia lehiaketa, Areatzan.

11:00. Igela txapelketa, Areatzan.

11:00. Basurtoko ospitalera bisita zirkuarekin.

13:00. Euskalgunea. Umeentzako antzerkia. Birusak erasoan, Ginol taldearekin.

14:30. Areatzan, gastronomia lehiaketako sari banaketa.

15:00. Txinbo Bazkaria, Satorrak konpartsarekin.

15:00. Mus Txapelketa.

15:00. Kaskagorri. Gazte bazkaria.

16:00. Tas Tas irratiaren irratsaioa, Areatzatik.

17:30. Euskalgunea. Igela Txapelketa.

18:00. Txomin Barullo. Txosnan. Aparra umeentzat.

19:30. Kaskagorri. Senideen elkarretaratzea.

20:00. Txomin Barullo. Txosnan. Batukada.

20:30. Txinbotarrak. Poteo-kalejira Turutarra fanfarrearekin.

20:30. Triangunea. Akatu taldea.

20:30. Tintigorri. Infux taldea.

20:30. Zezensuzkoa.

21:00. Algara. Afaria.

23:00. Algara. Kontzertua. Neville Staple eta The Cherry Boppers.

23:00. Pa..Ya. Feos Pero Majos.

23:30. Euskalgunea. Iparralde agertokian, Amaiur taldea.

23:30. Euskalgunea. Hegoalde agertokian, Naiz Roxa eta Kauta.

23:30. Kaskagorri. Sugan eta Stombres taldeak.

02:00. Pa..Ya. Giza kroketa txapelketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.