Giza eskubideen alde eta Europa migranteen aurka gotortzearen kontrako ekitaldi sorta antolatu dute aste honetan Iruñeko Zabaldiko Kalaska gunean. Arrazakeriaren Kontrako Astean, hitzaldiak, erakusketak, film emanaldiak eta bestelako ekintzak ari dira egiten. Gaur, ijitoen aurkako arrazakeriaren berri emango du Ricardo Hernandezek. Nafarroako Gaz Kalo Ijito Elkarteen Koordinakundeko kidea da Hernandez, eta Romafobia y Situación del pueblo gitano en Europa izenburupean arituko da.
Bihar, egunero bezala, 19:00etan, Javi Valdezatek 2010ean zuzenduriko Europe is Good? Bloqueados en Marruecos dokumentala emango dute. Azken asteotan berriz puri-purian dagoen gaia jorratzen du: Marokon, Ceutan eta Melillan sartzeko ahaleginetan dabiltzan migranteen egoera.
Emanaldiaren ondoren, gaiaren inguruko eztabaida egingo dute.
Ostiralean, Espainiako poliziek jendea etnikotasunaren arabera identifikatzeko jokabidearen inguruko txostena aurkeztuko dute, 12:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta 19:00etan, Zabaldin. Valentziako Uinbertsitateko Antoni Llorente txostengileak azalduko ditu datuak.
JARDUNALDIA
Noiz. Larunbatera arte.
Non. Zabaldiko, Kalaska espazioan, Iruñean.
Europa gotorlekuaren kontra
Arrazakeriaren kontrako astea egiten ari dira Iruñeko Zabaldin: hitzaldiak, filmak eta erakusketak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu