EUROPAKO ZUHAITZAK

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasuna (IUCN) 1948. urtean sortu zuten, eta Glanden (Suitza) du egoitza. Hona Europako zuhaitzen zerrenda gorrian atera dituen hainbat ondorio.

Mehatxu nagusiak

1. Espezie inbaditzaileak.

2. Izurriak eta gaitzak.

3. Tokikoak ez diren animaliek zabalduriko haziak.

4. Basoak soiltzea.

5. Hibridazioa. Tokian tokiko genotipoak galtzea dakar.

6. Klima aldaketa.

7. Eremuak abandonatzea eta erabilerak aldatzea.

8. Hiriak hedatzea eta eraikuntza.

9. Suteak.

Hil edo biziko egoeran

Klokoven Urkia.Betula klokovii. Endemikoa da; hau da, bakarrik Europan dago, Ukrainan.

Kanarietako dragoa.Dracaena tamaranae. Endemikoa da.

Likidanbar arrunta.Liquidambar orientalis.

Siziliako izeia.Abies nebrodensis. Endemikoa da.

Sorbus adamii. Karpatoetan bakarrik bizi da.

Pittosporum coriaceum. Endemikoa da, Madeira uhartean, Kanaria Uharteetan erabat galdu zenetik.

Zaurgarri

Indi gaztainondoa. Aesculus hippocastanum. Ostoak jaten dituen Cameraria ohridella lepidopteroak eraginez, gaixorik daude Europako zuhaitzak. Ez ditu hiltzen, baina ahuldu egiten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.