Komunikazioa

Euskadi Irratiak 101.000 entzule ditu, iaz baino 12.000 gehiago

Astelehenetik ostiralera Radio Euskadik 177.000 entzule ditu, iazko EGMren neurketan baino 9.000 gutxiago

urtzi urkizu
Donostia
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Euskadi Irratiari emaitza ona eman dio EGMren urteko azken neurketak. 101.000 entzule ditu euskarazko kateak, duela urtebete neurketa berak emandakoa baino 12.000 entzule gehiago. Faktoria saioak goizero 70.000 entzuletik gora ditu.

Gazteak ere datu ona du, euskarazko irrati formularekin 110.000 entzulek bat egiten baitute. Iazko neurketak 96.000 entzule eman zizkion, eta horrenbestez, 14.000 entzule irabazi ditu.

Radio Euskadik, berriz, behera egin du: iazko EGMren azken neurketan astelehenetik ostiralera 186.000 entzule eman zizkion eta SER gainditu zuen. Urtebete geroago, berriz, 9.000 entzule galdu ditu, 177.000 entzule kopuruan geldituz. Boulevard da gehien entzuten den saioa, 134.000 jarraitzailerekin.

Radio Vitoriak 30.000 entzule ditu, azkeneko neurketetako pareko datua.

EITBko euskarazko irratiek (Euskadi Irratia eta Gaztea) gaztelaniazkoek (Radio Euskadi eta Radio Vitoria) baino entzule gehiago dituzte. EITB taldeko irrati guztien datuak batuz gero, 437.000 entzule dituzte.

SER irratiko kirolak, sendo

Espainian azkeneko hilabeteetan entzuleak lortzeko borrokan dabiltza SER kateko Carrusel Deportivo eta Copeko Tiempo de juego kirol saioak. EGMren azken neurketaren arabera, bi saioek egin dute gora: SERekoak 353.000 entzule irabazi ditu eta Copekoak 455.000. Hirugarren kirol saioa Onda Ceroko Radioestadio da.

SER da alde handiarekin gehien entzuten den irratia, 4.208.000 entzulerekin. Onda Cero bigarrena da: 2.454.000 entzule ditu. Eta RNE hirugarrena, 1.691.000 entzulerekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.