Ahozko literaturaren inguruko jardunaldiak egingo ditu gaur eta bihar Labayru Fundazioak, Bilbon. Gaur, euskal balada eta kantu zaharren errepertorioaz arituko dira. Jabier Kaltzakorta literaturan adituak kantuak azalduko ditu, eta, gero, Maddi Oihenart kantariak abestu egingo ditu. Bihar, berriz, ahozko literaturaren garrantziaz mahai ingurua egingo dute Yolanda Arrieta irakasleak, Kirmen Uribe idazleak eta Ruper Ordorika abeslariak.
Jabier Kaltzakorta etaMaddi Oihenart
Gaur, 19:00etan, BilbokoRekalde Aretoan. Ekitaldia doan da, baina izena emateko eskatu du Labayru Fundazioak: idazkaritza@labayru.eus.
Musika-literatura
Euskal baladak hitzez eta kantuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu