Jose Mari Unsain historialariak euskal baleazaleekin loturiko irudien ikerketa egin du urte askoan, eta lan horren fruitua da Euskal baleazaleak liburua. Donostiako Untzi Museoak argitaratu du obra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Unsainek irudi anitz bildu ditu, hala nolaarmarriak, miniaturak, artelanak, argazkiak, marrazkiak, zigiluak, eta abar. Guztira, 269 irudi ikus daitezke edizio landuko liburuan, guztiak euren azalpentxoekin eta kokapen historikoez lagundurik. «Euskal Herriaren historian baleak eta baleazaleek izan duten garrantzia azpimarratu nahi izan dut», esan zuen atzo historialariak.
Orain baino lehen ere bazegoen baleei eta baleen arrantzari buruzko lanik, «baina ikuspegi zabala falta zen, Erdi Arotik hasi eta gaur egunera doan ibilbide kronologiko oso bat». Hala egin du Unsainek Euskal baleazaleak liburuan. «Euskaldunek nagusitasuna izan zuten baleen arrantzan urte askoan, ia monopolioa. XVI. mendean munduko espezialista handienak eta preziatuenak ziren mundu osoan». Eta horrek isla izan zuen, noski, Euskal Herriko kulturan. Baleen arrantzaren garrantzia islatzen duten irudiak nonahi aurki daitezke Euskal Herrian. Unsainek egindako irudien ikerketa horretan testigantza zaharrena Hondarribiko zigilu baten markak ematen du; 1297koa da, eta Frantziako Artxibo Nazionalak dauka. Orioko, Getariako, Pasaiako eta beste hainbat lekutako argazkiak ere ez dira falta, esaterako, Orion 1901ean harrapatutako balea ezagunarenak.
Euskal baleazaleen testigantzaren irudi bilketa
'Euskal baleazaleak' irudi liburua plazaratu dute Untzi Museoak eta Jose Mari Unsain historialariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu