Asteburuko proposamenak

Euskal bixkotxaren asteburua

Kanbo. Euskal Bixkotxaren Kofradiak hirugarren kapitulua ospatuko du igandean; azoka ere antolatu dute

Erredakzioa
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Gozozaleek badute nora joan asteburu honetan, Kanbon (Lapurdi) euskal bixkotxaren eguna ospatuko baitute. Bixkotxak nola egiten diren ikusi ahal izango da larunbatean, eta haiek dastatu eta erosteko aukera izango da igandean. Gainera, Euskal Bixkotxaren Kofradiak hirugarren kapitulua ospatuko du.

Egun nagusia igandea izango da. Goizean egingo da euskal bixkotx onena aukeratzeko lehiaketa, eta eguerdian ospatuko du kofradiak bere kapitulua. Horretaz gain, egun osoan, 10:00etatik 19:00etara, ehun ekoizleren postuetan bixkotxa dastatu eta erosteko aukera izango da.

Musikarentzat tarterik ere gorde dute. 14:00etan, Alexander's Jazz Bandak kontzertua emango du Elizaren aurrean, eta arratsaldean Oldarra abesbatzak kantatuko du.

Bixkotxak ez ezik, txokolateak ere izango du bere txokoa, egun osoan bisitatu ahal izango baita Puyodebat txokolate museoa.

Larunbaterako ere prestatu dute ekitaldirik. Goizean, 09:30ean hasita, ibilaldia egingo dute Kanbo ezagutzeko. Bi ordu eta erdi iraungo du. Arratsalderako, berriz, euskal bixkotxa egiten ikasteko tailerrak antolatu dituzte, hiruretatik bostak bitartera. Dastatzeko aukera ere egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.