Euskal Herriko azpiegitura turistikoen mapa interaktiboa sortu du Gaindegiak

Mapa Interneten dago eskuragarri, eta bertan kontsulta daitezke Euskal Herriko turismo bulegoak, lotarako lekuak, museoak, osasun arretako guneak eta poliziaren egoitzak.

2018ko ekainaren 1a
19:16
Entzun

Ia 4.000 erreferentzia dira guztira, Gaindegiak Euskal Herriko azpiegitura turistikoen mapan bildu dituenak. Azpiegitura horietako bakoitza non dagoen, harekin harremanetan nola jarri eta, webgunerik baldin badu, harekiko lotura eskaintzen ditu, besteak beste, era erraz eta argian.

Horrez gain, erabiltzaileak badu Euskal Herriko puntu jakin batetik bestera joateko ibilbideak proposatzeko zerbitzu bat ere badu, eta, kokapen zerbitzua piztuz gero, inguru horretan zein azpiegitura dituen kontsultatzeko modua eskaintzen du.

Erabiltzaileak uneoro erabaki dezake zein erreferentzia nahi dituen ikusgarri mapan. Esaterako, lotarako lekuen kategoriaren barruan, aterpetxeak, hotelak, kanpinak edo nekazal etxeak hauta daitezke —besteak beste—, eta erabiltzaileak aukeratzen dituenak aurkeztuko ditu soilik mapak.

Mapa www.euskalherrikomapa.eus helbidean dago erabilgarri. Gaindegiak ingelesezko bertsioa ere egin du (www.basque-tourism.com).

Gaindegiak azaldu duenez, maparen helburua, informazio praktikoa eskaintzean gain, "gure artean gero eta ugariagoak diren bisitariei Euskal Herriaren lurraldetasunaren berri ematea da. Izan ere, bisitariak jasotzen duen informazioa lurralde aldetik mugatua izan ohi da". Egun badira zenbait gida Euskal Herriaren lurraldea bere osotasunean aintzat hartzen dutenak —Lonely Planet eta Bradt Guides, Michelin, esaterako—, baina, Gaindegiaren esanetan, Euskal Herrian ez da oraindik behar den lankidetzarik pauso hori emateko. "Horren aldeko deia eta aldarria egin nahi genuke proiektu honen bitartez".

Gaindegiak Euskal Herriko mapa turistikoa argitaratu zuen joan den udazkenean, bisitariari Euskal Herriaren berri eman eta ongi etorria egiteko, "Basque People welcome you" [euskal herritarrek ongi etorria egiten dizute] leloarekin. Uda honetan ere, azpiegitura turistukoen esku jarriko du Gaindegiak mapa hori. Lortu nahi duenak, aski du [email protected] helbidera idatzi eta eskaera egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.