Euskal Herriko BTT zentroak

2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurtengo Euskadi Extrem Valderejo Anañako BTT zentrotik igaro da. Angostoko kanpinean dago zentroa, eta Hego Euskal Herrian dauden bost zentroetako bat da. Hauek dira beste bostak: Urturikoa, Izkiko Parke Naturalean; Busturialdea-Urdaibaikoa, Mendatan; Debabarrenekoa, Elgoibarko Mintxeta kirolgunean; eta Bertizkoa, Donezteben. Mendiko bizikletarekin ibiltzeko toki apartak dira guztiak ere: 1.800 kilometrotik gorako ibilbide-sarea eskaintzen dute; bide balizadunak dira guztiak, samurrak, erdibidekoak eta zailak, denetarik; bizikleta eta GPSa alokatzeko aukera ematen dute, ondoren bizikleta garbitzeko ere bai… Naturaz eta mendiko bizikletaz gozatzeko leku paregabeak. Informazio gehiago www.btteuskadi.net webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.