Ikus-entzunezkoa

Euskal Herriko fantasiaren alfabetoa

2016ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Euskal Harriaren ABDak film kolektiboa proiektatuko dute gaur, Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Zazpi lurraldeetako 26 zinemagilek egindako film labur banarekin osatutako zientzia fikziozko eta fantasiazko obra korala da. Euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zitzaion zuzendari bakoitzari, eta hortik abiatuta filmatu zuten lan bakoitza. Izen eta irudi aldetik kaleidoskopio fantastikoa da emaitza: Belegor anaien denboran izoztutako Euskal Herria, merkataritza gune batean oinarritutako drama mitologikoa, distopia feminista, thriller folklorikoa...

'Euskal Harriaren ABDak'

Gaur, 22:00etan, Urretxu-Zumarragako gaztetxean (Gipuzkoa)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.