Euskal Herriko pintxorik hoberenen errezeta liburua

Euskal Herriko V. Pintxo Txapelketako pintxo guztien errezetak biltzen dituen liburua argitaratu dute

Adrian Garcia.
Donostia
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Aurtengo Euskal Herriko Pintxo Txapelketan lehiatu diren sukaldarien pintxoen errezetak jasotzen dituen liburua argitaratu berri dute.

Pintxoak nork bere etxean egiteko argibideez gain, lehiaketako argazkiak, sukaldariak, euren tabernak, sarituak eta Euskal Herriko V. Pintxo Lehiaketarekin zer ikusia duen oro jaso dute liburuan. Hondarribiko Hostalaritza Elkartearen laguntzarekin argitaratu dute liburua.

Kalitate handiko formatuan atera dute liburua, azal gogorrean. 224 orrietan barna 75 lehiakideren pintxoen sekretuak azaltzen ditu lanak, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. 30 euroan jarri dute salgai errezeta liburua, etawww.campeonatodeeuskalherriadepintxos.com webgunean eros daiteke.

Pintxo txapelketa

Hondarribiko (Gipuzkoa) Gran Sol jatetxeko Bixente Muñozek eskuratu zuen Euskal Herriko V. Pintxo Txapelketako lehen saria, urriaren 26an izandako finalean.

Arrautza egosiari omenaldia egiten zion pintxo batekin irabazi zituen Muñozek txapela eta 3.000 euroko saria. Liburuan pintxo bikain hori etxean egiteko jarraibideak irakur daitezke. Fin-fin moztutako patata frijituko oinarri baten gainean arrautza egosi arinak ipini zituen Muñozek. Horrela irabazi zituen epaimahiak banatzen zituen punturik gehienak.

Lumagorrien erregosia arrozarekin prestatutako pintxoa presta daiteke ere liburuaren argibideak jarraituz. Jaki horrekin eskuratu zuen bigarren saria Manuel Eduardok, Mungiako (Bizkaia) Haritza jatetxeko sukaldariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.