Euskal hezkuntza nazionalaz

Euskal Herriaren burujabetzan eskolak duen eginkizuna azalduko du Mirari Bereziartua 'coach'-ak

Mirari Bereziartua Donostian mintzatuko da. IMANOL OTEGI / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal hezkuntza nazionalaren bilakera, burujabetzaren haritik hitzaldia emango du bihar, Donostiako San Telmo museoan, Mirari Bereziartua pedagogo eta coaching teknikako adituak.

«Garapenean eragile estrategikoa izanik», dio Bereziartuak hitzaldia aurkezteko oharrean, «herri baten eta herritar bakoitzaren burujabetzatik, Euskal Eskola Nazionalaren motorra den gure eskola/ikastola osatu eta biziberritzearen garrantziaz jabetu beharraz» arituko da. Aita-amen eta bestelako gizabanakoen esku dagoen hezkuntzaren garrantziaz ere arituko da.

Bereziartua (Azpeitia, Gipuzkoa, 1949) Azpeitiko Ikastolako zuzendaria izan zen, eta Ikastolen Konfederazioan gurasoen laguntzailea. Enpresa munduan asko erabiltzen den coaching teknikako aditua da. Enpresa, talde edo gizabanako bati helburu bat lortzeko laguntza eta sostengu psikologikoa ematea da, funtsean, coach baten eginkizuna. Azken urteotan, ikastolak sortzen harturiko eskarmentua eta coaching teknikak erabiltzen ditu Euskal Estatua sortzeko bidean.

Halako gaiak jorratu ditu lehen ere Bereziartuak: Identitatea hitzaldian euskalduntasuna landu zuen aurreko batean. Euskalduntasuna lurraldetasunaren ardatzeko jartzeko beharra eta nafar egitura politikoa eraiki beharra nabarmendu zuen.

HITZALDIA

Noiz. Bihar, 19:30ean.

Non. San Telmo museoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.