Larunbatean 120 herritar inguru dantzan eta kantuan arituko dira Urruñako karriketan zehar. Euskal mitologiako pertsonaiez jantzirik egingo dute dantzaldia: besteak beste, Mari, Tartalo, Sugaar, Basajaun, Jaun Zuria, Gentileak, sorginak...
Desfileak, orotara, ordubete iraungo du, eta, horren ondoren,ekitaldi berezia egingo dute Herriko Etxeko plazan. Suaren inguruan euskal mitologiarekin lotura zuzena duten dantzak etakantuak eskainiko dizkiete bertaratuko diren herritar guztiei. Bestalde, Berttoli elkarteko kideek, bereziki, «akelarrea» egingo dutela azaldu du Urrutiak, eguna luzarazteko asmoz.
Lantalde handia atzean
Urtarriletik hona larunbaterako emanaldia egiteko herritar multzo handia bildu dela esan du Urrutiak. «Hiru taldetan banatu gara: dantzariak, kantariak eta jostunak». Azkenengo taldeko kideak goraipatu ditu batez ere Urrutiak. «Lan handia egin dute pertsonaien jantziak egiteko eta buruhandiak apaintzeko».
Aurtengoa «erakusketa» baten antzekoa izango dela adierazi du. «Erantzun ona badu, gure asmoa bi urtetik behin egitea izango da. Halere, sakonago egin beharko dugu, eta antzerki bat edo beste egin beharko dugu».