Ezarian

Euskal jolasak, tradizioaren ikur

Tokak, igelaren jokoak eta bola jokoak tradizio handia izan dute Euskal Herrian. Mendeetan iraun dute, eta denborarekin, aldaera bat baino gehiago hartu dituzte eskualdearen arabera.

Gasteiz
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herrian lotura zuzena izan dute betidanik aisialdiak eta jokoak. Jendearekiko harremanei berebiziko garrantzia eman izan diote euskaldunek, eta aisialdirako garaian ongi pasatuz apustuak egitea aspaldiko ohitura da inguruotan. XIX. mende amaiera etaXX. mende aldera erreparatuz gero, herriguneko tabernak, sagardotegiak, plaza eta eliza inguruak izaten ziren orduko aisialdirako elkargune. Herrigunean sortzen ziren lagunen arteko desafioak.

Jokoak plazak betetzen zituen garai batean; orain, berriz,herriko plazak hutsik daude. Gaur egun, historiaren lekuko bihurtzera bidean dira Euskal Herriko asteburu eta jaietako toka jokoa, Bizkaiko meatzariek jokatzen zuten igel jokoa eta bola jokoa.

Urte osoan kultur transmisioan egindako lanarekin garai bateko zenbait jokok iraun badute ere, denborak aurrera egin ahala, gero eta zarata gutxiago ateratzen dute tokan jotako burdinek eta boloaz iraulitako txirloek herrietako plazetan.

Azken urteotan, herriko jaiak eta azoka bereziak izaten dira ohitura zaharrak plazaratzeko aukera bakarrenetarikoak Euskal Herrian, oro har. Araban, ordea, aipagarria da bola jokoaren ohitura zaharrari nola eutsi dioten eta Gipuzkoako zenbait ingurutan nola jokatzen duen tokan adineko jendeak. Igelak, berriz, aho zabalik jarraitzen du Bizkaiko tabernaren batean. Jokoaren galera ahaztura da, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.