Euskal Herriko zuzenbide tradizionalean emakumeek zuten estatusa azalduko du Maite Lafourcade adituak, gaur, Donibane Garazin. EmazteArtea Garazin erakusketaren atariko ekitaldi gisa antolatu dute hitzaldia.
Bordeleko Unibertsitatean ikasi zuen Lafourcadek (Baiona, 1934), eta Euskal Herriko zuzenbide tradizionalarekin interesa hartzen hasi zen doktore tesia egin zuenean. Lapurdin XVI. mendean ezkontza kontratuen klausulak aztertu zituen tesian. Harritu egin zen euskaldunen zuzenbide hura aztertu zuenean, berak fakultatean ikasitakoarekin antza gutxi zuelako.
Lafourcaderen arabera, sistema feudala ez zen inoiz guztiz ezarri Euskal Herrian, etxeak eta lurrak ez ziren gizabanakoen jabetza, baizik eta familiarena, eta «erabateko demokrazia zuzena» praktikatzen zen.
Zuzenbidearen Historia irakatsi zuen Lafourcadek Baionan, eta Eusko Ikaskuntzarekin egin zuen lan. Gutxienez 61 artikulu idatzi ditu, eta 84 hitzalditarako testuak.
EmazteArtea Garazin erakusketan, Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten zazpi artistaren lanak erakutsiko dituzte ostiraletik aurrera, udaletxean: Evelyne Herisson, Maitxu Juantorena, Mariemi Otaola, Nisa Goiburu, Sandra Dessalines, Josette Dacosta et Virginia Santos Itoitz.
HITZALDIA
Noiz. Gaur, 18:30ean.
Non. Donibane GarazikoUdaletxean.
Euskal legea eta emakumea
Euskal Herriko zuzenbide tradizionalaz arituko da Maite Lafourcade irakaslea Donibane Garazin

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu