'Euskal Mata Hari'

2022ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Marguerite Clerisse (Baiona, 1893Ozeano Atlantikoa, 1948). Maxime Clerisse izan zuen aita, Baionako Epaitegi Nagusiko epailea, eta Marie Hiriart, berriz, ama, Baionako notario eta sendagile familia bateko alaba; Arnault Oihenarten leinukoa, nonbait ere. Hamazazpi urtetan ezkondu zen Marguerite, edo Marga, Mauleko Andurain-Maite gazteluko familiako Piarres Andurainekin. 1925ean, aita hil eta herentzia zatia jasorik, Egiptora jo zuen. Edertasun-areto bat ireki zuen Kairon, Ingalaterrako Inteligentzia Zerbitzuarentzat lanean, ofizial britainiarren emazteak bezero zituela eta, haien bidez, erran delako ofizialek esateko zutena aditzeko paradan. «Euskal Mata Hari» izendatu duenik ere bada.

Ingelesen eskutik izan zen Palestinan nahiz Sirian, eta, ororen buru, Palmira jo zuen begiz. Hantxe zen 1930ean, herriko hotel bakarra erosirik: Zenobia erreginaren izena eman zion. 1933koa izan zuen Mekarako asmoa: Kaabara sartzen mendebaldeko lehen emakumezkoa izatea hartu zuen buruan. Horretarako, Andurain dibortziatu eta, hitzarmenezko ezkontza tarteko, Suleiman el Dekmari beduinoa hartu zuen senar. Suleiman hil zutelarik, Marga Anduraini egotzi zioten hilketa. Libre atera zen, nahiz kartzelaren garratzetik nahi baino gehiago edan.

Anduraingo kondesaren ibilerak ez zuten etenik izan. Heriotza gehiago ere izan zituen inguruan, nahiz bera beti onik eta eskuak garbi atera saltsa loditik. Onik, harik eta 1948an baten batek bere belaontzian bertan hil zuen arte. Itsasora bota zuten Marga Andurainen gorpua. Inork ez zuen inoiz berreskuratu.

1947an Le mari passeport argitaratu zuen, ordu arteko ibileren berriak kontatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.